Print this page
Grabaketarako diru-laguntzak
18
Ira
2020

Grabaketarako diru-laguntzak

Urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira.

Urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira

 

Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteak Zerbitzuak 12.urtez

herriko musika taldeentzat diru-laguntzak eskainiko ditu

grabazioak egin ditzaten.

 

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.

Lehentasuna izango dute:

  • lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,
  • adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek,
  • euskaraz sortutako grabazioak.

 

Interesa dutenek urriaren 30era arteko epea dute eskaerak egiteko:

Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo

Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).

 

Grabaketarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura