pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Romeo eta Julieta” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan.
19
Ira
2020

“Romeo eta Julieta” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan.

Irailaren 23an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian.

Irailaren 23an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian.

 

Ballet emanaldi batekin hasiko du denboraldia Musika Eta Arte Eszenikoak DVDan zikloak.

Ohi baino lehen hasiko da denboraldi berria, aurrekoa ohi baino lehen bukatu baitzen Covid19a zela eta Kultur Etxeak bere ateak itxi eta ekitaldi guztiak bertan behera geratu zirenez.

 

Oraindik gaitzaren eraginpean gauden honetan, denboraldi berria segurtasun neurri guztiak hartuta gauzatuko da:

  • Areto Nagusiaren edukiera mugarekin,
  • eserlekuak segurtasun distantziak mantenduz egongo dira jarrita,
  • maskara jarrita egon beharko da emanaldi bitartean ere eta sartzean eta irtetean eskuak garbitu beharko dira.
  • Horrez gain, Kultur Etxean sartzeko eta bertan ibiltzeko zehaztutako jarraibideak bete beharko dira

 

“Romeo eta Julieta”balleta eskainiko da emanaldi bakarrean irailaren 23an.

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoa biltzen duen esku-orria, nahi izanez gero norberak har dezan.

Ikusi esku-orria

Albiste guztiak