Print this page
2020ko EUSKARALDIA:  Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.
23
Ira
2020

2020ko EUSKARALDIA: Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.

Udalak Ariguneak izeneko gune berrien bidez hartuko du parte.

Udalak Ariguneak izeneko gune berrien bidez hartuko du parte

 

Badator Euskaraldiaren bigarren edizioa. Datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da, 15 egunez, eta hauxe aurtengo lema: “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”

Aurten ariketa taldean ere egingo da, ARIGUNEAK izendatuz. Ariketa horretan, enpresek, elkarteek, saltokiek, tabernek eta jatetxeek eta abarrek hartuko dute parte. ARIGUNEAK orain dela bi urteko AHOBZI eta BELARRIPREST rolei gehituko zaizkie.

ARIGUNEAK euskaraz komunikatzen diren guneak dira eta entitate barrukoak (barne-arigunea) nahiz entitateak herritarrekin dituen harremanak (kanpo-arigunea) izan daitezke.

Euskaraldian parte hartzeko eta ARIGUNEAK identifikatzeko, entitateek irailaren 27a baino lehen eman behar dute izena.

Joan den asteleheneko Gobernu Batzordeak Legazpiko Udalak Euskaraldian entitate gisa parte hartuko duela erabaki du. Orain Udalak ariketa taldean egingo duten ARIGUNEAK, barrukoak zein kanpokoak, identifikatuko ditu.

Hemendik dei egin nahi diegu herriko enpresa, denda, taberna, elkarte eta talde guztiei aurtengo Euskaraldian parte hartzera anima daitezen.

Amaitzeko, gogora ekarri nahi dugu dagoeneko martxan dagoela Euskaraldia antolatzeko herri-lantaldea. Talde irekia da, eta bihar osteguna, hilak 24, 18:00etan elkartuko da kultur etxean.

Euskaraldia 2020 - ezaugarriak

www.euskaraldia.eus