pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Covid-19 krisira egokitzeko diru-laguntzak.
25
Ira
2020

Covid-19 krisira egokitzeko diru-laguntzak.

Eskaerak egiteko epea abenduaren 31ra arte luzatu da.

Eskaerak egiteko epea abenduaren 31ra arte luzatu da.

Joan den maiatzean, Legazpiko Udalak mikroenpresen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza suspertzeko laguntzen deialdia argitaratu zuen.
Laguntza horien 1. lerroak elementu higigarriak eta higiezinak Covid-19ko osasun-krisiaren ondoriozko eskakizunetara egokitzeko inbertsioak diruz laguntzen ditu.

  • Osasun arloko prebentzio- eta higiene-ekipoetan, espazioen eta altzarien egokitzapenean eta osasun-krisiarekin lotutako beste batzuetan egindako inbertsioen kostua diruz laguntzen da.
  •  Diru-laguntzaren zenbatekoa: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 70era arte, 600 euroko mugarekin.
  •  10 langile baino gutxiago dituzten eta jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa eskatu duten Legazpiko saltoki eta mikroenpresek eska dezakete laguntza hori.
  • Epea berriro luzatuta, eskabidea 2020ko abenduaren 31ra arte aurkez daiteke.
  • Aurkeztu beharreko agiriak:
  • Eskabide-inprimakia. Datu guztiak bete. Garrantzitsua da labur azaltzea zer inbertsio egiten den eta zer lotura duen Covid-19 osasun-krisiarekin.

  • Eskatzailearen NANa
  • Banku-kontuaren titularitatearen ziurtagiria.
  • Fakturak edo aurrekontuak. Aurkeztu beharreko fakturak 2020ko maiatzaren 26tik abenduaren 31ra artekoak izango dira.
  • Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa eskatu izana egiaztatzea.
  • Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen estatutuak aurkeztu behar dira.
  • Informazio gehiago: 2020-05-26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Diru-laguntzen programa honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailetik jasotzen du finantzaketaren zati bat.

Albiste guztiak