pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urrian ere, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du.
29
Ira
2020

Urrian ere, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du.

Urrian aurrez-aurreko Zerbitzua 9:00-13:00etara hitzorduarekin

Urrian aurrez-aurreko Zerbitzua 9:00-13:00etara hitzorduarekin.

Hitzordua: 943023663 telefonora deituz 9:00etatik-13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara.

 

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, nahi denean ikusteko.

 

Urriaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

 

1. astea: Argazki mugikorreko aholkuak
- Irailak 29, 18:00 - 18:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 1, 18:00 - 18:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

2. astea: Bideokonferentziak egiteko aplikazioak
- Urriak 6, 11:00 - 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 8, 11:00 - 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

3. astea: Windows Linuxen aurrean
- Urriak 13, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 15, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

4. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak
- Urriak 20, 11:00 - 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 22, 11:00 - 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

5. astea: Cookie-ak, zalantza orokorrak
- Urriak 27, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 29, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Albiste guztiak