pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera.
30
Ira
2020

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera.

Urriaren 2an, Zine Klub saioa, izango da 19:30ean. Lander Garroren “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” eskainiko da Beti Gazte Animakzio elkartearekin elkarlanean.

Lander Garroren “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” eskainiko da Beti Gazte Animakzio elkartearekin elkarlanean.

Asteburuko karteldegia honekin osatuko da

 

Ostiralean, urriak 2, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” zine denboraldi berriari emango dio hasiera.
Covid 19ak baldintzatuta irekiko da Latxartegi Aretoa,

edukiera %60ra murriztuta, sarrera eta irteera mailakatuarekin, eskuak garbitu beharra, maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna, distantzia mantendu beharra eserleku bat hutsik utziz,…

Latxartegi Aretora gerturatuko diren guztiei eskatu nahi zaie,

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzea.

Edozein ekitalditan ohikoak diren baldintza hauez gain,

Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta egongo da.

Arauak biltzen dituen bideoa


Asteburuko zine karteldegia honako filma honekin osatuko da:

  • 3, larunbata eta 4, igandea:“Padre no hay más que uno 2: la llegada de la suegra”. Zuz.: Santiago Segura. 19:30 ean.

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak igo egin dira, inguruko herrietakoekin berdinduz:

Haurren saioak: 4€

Zine-Klub eta saio komertzialak: 6€

 

Hona urrirako prestatu den programazioa:

  • 9, ostirala: ”Los Miserables”. Zuz.: Ladj Ly. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.
  • 11, igandea:“Scooby”. Zuz.: Tony Cervone. 16:30ean Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.
  • 11, igandea:”Los Miserables”. Zuz.: Ladj Ly. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

 

  • 16, ostirala:“Akelarre”. Zuz.: Pablo Agüero. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa.
  • 18, igandea:“Bihurri”. Zuz.: Kevin Johnson. 16:30ean. Euskaraz. Haurrentzako saioa.
  • 18, igandea:“Akelarre”. Zuz.: Pablo Agüero. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

 

  • 23, ostirala: “Mirandaola 1580-1980”. Zuz.: Josan Larrea. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.
  • 24, larunbata: ”La boda de Rosa”. Zuz.: Iciar Bollain. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 25, igandea:“Koko, dragoi txikia oihanean”. Zuz.: Anthony Power. 16:30ean Latxartegi Aretoan. Euskaraz.Haurrentzako saioa.
  • 25, igandea: ”La boda de Rosa”. Zuz.: Iciar Bollain. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

 

  • 30, ostirala: “Próxima”. Zuz.: Alice Winocour. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.

Urriko kartelera ikusi

Albiste guztiak