Print this page
Abiatu dugu 2020/2021 ikasturtea euskaltegian
05
Urr
2020

Abiatu dugu 2020/2021 ikasturtea euskaltegian

Urriaren 1ean hasi dira ikastaroak, baina oraindik ere baduzu izena emateko aukera

Legazpiko udal euskaltegiak 2020/2021 ikasturtea abiatu du dagoeneko eta martxan jarri ditu ikastaldeak. Maila guztietako taldeak ditugu, aurten hasi direnetatik C1 maila egingo dutenak arte. Maila eta ordutegi aukera zabala dugu, beraz.

 

Hona ordutegiak:

A1 maila, hasierakoa: astelehenetik ostiralera, 15:00-17:00

A2 maila: goizez eta arratsaldez, ordutegia zehaztu gabe

B1 maila (1. HE): astelehenetik ostiralera, 10:30-12:00

B2 maila (2. HE): astelehenetik ostiralera, 08:45-10:40

C1 maila (3. HE): astelehenetik ostiralera, 10:50-12:45

 

Euskara hobetzeko gogoz bazabiltza edo hitz egiteko konfiantza irabazi nahi baduzu, deitu edo gerturatu euskaltegira! Aurten bai!