pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurri, Gozatu, Oparitu: Parte hartu, gozatu eta gozarazi.
06
Urr
2020

Irakurri, Gozatu, Oparitu: Parte hartu, gozatu eta gozarazi.

Irakurri euskarazko liburu bat eta parte hartu liburu hori lagun bati oparitzeko zozketan.

Urriaren 13tik abenduaren 9ra bitartean, Udal Liburutegian.

 

Udaberrian gauzatzekoa bazen ere, Covid19aren ondorioz, udazkenean gauzatuko da aurtengoan.

Bostgarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

Aurtengoan berrikuntzekin dator, oparitzeko bideak aldatu dira eta Liburutegi bakoitzeko parte-hartzaileen artean zozketaz egingo den oparia EBOOK irakurgailua izango da.

 

Hona parte hartzeko pausoak:

1.Hartu euskarazko liburu bat Liburutegitik, eraman etxera eta GOZATU irakurketaz.

2. Pentsatu liburu hori nori oparituko zeniokeen.

3. Liburua itzultzerakoan bete parte-hartzaile fitxa zure datuekin, eta idatzi beretzako mezua.

4. Herri guztietako fitxak jasotzean 500 libururen zozketa egingo da. Tokatuz gero, oparitu nahi duzun liburua jasoko duzu etxean, mezua liburuan itsatsirik duela.

5. Emaiozu sorpresa bat pertsona berezi horri!

 

Gainera, liburutegi bakoitzean EBOOK irakurgailuak zozketatuko dira parte.hartzaileen artean.

Albiste guztiak