pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Operako mamua” Musikala Urrian Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia.
09
Urr
2020

“Operako mamua” Musikala Urrian Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia.

Bi zatitan eskainiko da, urriaren 14 eta 21ean. 

 

Bi zatitan eskainiko da, urriaren 14 eta 21ean.

Irailean abiatu genuen Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berria, Covid19a zela eta apirilean bertan behera utzitako Ballet emanaldiarekin.

Urrian Musikalaren txanda izango da,eta “Operako mamua”lana eskainiko da, bi zatitan.

Andrew Lloyd Weber musikariak egindako musikala dugu honakoa. Letraren egileak Charles Hart eta Richard Stilgoe dira eta libretoa Andrew Lloyd Weber eta Richard Stilgoerena da. Gaston Lerouw idazle frantziarrak idatzitako “Le Fantôme de l’Opera” eleberrian oinarritzen da eta hauxe da gertakizuna: Christine Daaé Pariseko Operako soprano ederra da eta aurpegia desitxuratuta duen musikagile bat erabat itsututa eta obsesionatuta dago berarekin.

Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da bi zatitan, urriaren 14 eta 21ean, asteazkenak, 18:30etatik aurrera. Eskainiko den lanaren nondik-norakoak biltzen dituen eskuorria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

 

Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez, aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da, Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.

Albiste guztiak