pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola Garaiko Jabetze Eskolako tailerrak eta talde finkoak urrian hasiko dira.
14
Urr
2020

Urola Garaiko Jabetze Eskolako tailerrak eta talde finkoak urrian hasiko dira.

Lehenengo Tailerra urriak 20an izango da.

Lehenengo Tailerra urriak 20an izango da

 

Urola Garaiko Berdintasun Arloak martxan jarri ditu Jabetze Eskolako ikastaroak urriatik abendura bitartean. Ikastaro hauek Urretxun dagoen Urola Garaiko Emakumeen Etxean izango dira, beharrezko babes eta segurtasun neurriekin.

 

Lehenengo tailerra “Nola egin aurre indarkeria matxistari: Ondo egindakoak eta erronkak” izango da

Indarkeria matxistaren aurrean ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatzea da ikastaro honen helburua. Horrela, indarkeria matxistak nola jarduten duen sakonki aztertzea da asmoa; ulertuz, zergatik den horren zaila indarkeriazko harreman batetik irtetea eta dauden zerbitzu legal eta sozialak ezagutzea. Bestalde, parte hartzaileei indarkeria matxistan jasaten ari diren emakumeen bidelagun izaten lagunduko dien erreminta teoriko, metodologiko eta emozionalak eskaintzea izango da xedea.

 

 “Nola egin aurre indarkeria matxistari: Ondo egindakoak eta erronkak” taillerraren kartela ikusi

 

Egunak:urriak 20 eta 27; azaroak 3,10, 17eta 24; abenduak 1 eta 15; urtarrilak 19 eta 26

Ordutegia:, 17:30etatik -19:30etara

Modalitatea: erdi presentziala(on-line eta presentziala)

Dinamizatzailea: Beatriz Zalakain eta Ana Murcia

Bertaratu nahi duenak deitu edo idatzi izena emateko honako 943252389 zenbakira edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

 

Jarraian atxikituta programazioaren informazioa:

 

Programazioaren liburuxka ikusi

Albiste guztiak