pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpi Musika Bandaren Kontzertua Urbeltz Pilotalekuan.
17
Urr
2020

Legazpi Musika Bandaren Kontzertua Urbeltz Pilotalekuan.

Urriaren 25ean, igandea, 13:00etan.

Urriaren 25ean, igandea, 13:00etan.

Gonbidapenak Kultur Etxeko Harreran, urriaren 20,21 eta 22an, 16:00etatik 19:00etara.

 

Urrian eskaini ohi duten kontzertua izango da honakoa, baina bizi dugun egoeraren ondorioz hartu beharreko segurtasun neurriak bermatu ahal izateko Urbeltz Pilotalekuan egingo dena.

Musikarien arteko segurtasun distantzia mantendu ahal izateko aldatu da emanaldiaren kokalekua. Eta ikusleek ere segurtasun distantziak mantendu behar dituztenez, Pilotalekuaren edukiera ere ohikoa baino murritzagoa izango da, 160 ikuslerentzako tokia izango da.

Hori horrela, eta sarreran jende pilaketak ekidin asmoz, sarrera edo gonbidapenak jaso beharko dira Kultur Etxeko harreran, urriaren 20,21 eta 22an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Bakoitzak gehienez ere 2 gonbidapen jaso ahal izango ditu.

Kontzertu egunean Pilotalekuko ateak 12:30ean irekiko dira sarrera mailakatua egin ahal izateko, eta sarrera edo gonbidapena erakutsi beharko da sartu ahal izateko.

Gogoratu, maskara jarrita izan behar dela bai sartzean eta baita emanaldi bitartean ere,

eta sarreran eskuak garbitu beharko direla.

 

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

 

1.- Honrando a navarra................Julio Nuez

               Pasodoblea

2.- Contrasto grosso.....................Jacob_de_haan.

                 Suite

3.- Con el alma.............................Ventura Cartagena

                Kontzertuko Pasodoblea

4.- Moment for Morricone.............Johan de Mey

                   Pelikuletako doinuak

5.- Chicken run.............................John Powell

                     Pelikulako doinua

 

 

Albiste guztiak