pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

21 eskaera onartu dira eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza-kanpainaren barruan.
19
Urr
2020

21 eskaera onartu dira eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza-kanpainaren barruan.

3.800 €-ko diru-laguntzak onartu dira eta, horien ondorioz, 8.700 €-ko salmentak bultzatu dira.

 

Irailaren 1ean hasi zen familia legazpiarrei eskola-materiala eta ekipo informatikoak, zehazki ordenagailuak, erosten laguntzeko diru-laguntza kanpaina.

COVID-19 pandemiak sortutako testuinguru sozial eta ekonomikoan, kanpaina horren helburuak izan dira, batetik, familiei laguntzea, eta, bestetik, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

 

6 aste igaro dira, eta jaso diren 31 eskaeretatik 24 aztertu dira:

 

  • 17 eskaera eskola-materialerako
  • Eskaera bakarra ekipo informatikorako
  • 6 eskaera gauza bietarako

Eta hauxe izan da emaitza:

 

  • 21 eskaera onartu dira.
  • Ez dira 2 eskaera onartu, eskatutako baldintzak betetzen ez dituztelako.
  • Eskaera bat ez da oraindik erabaki, eskatutako dokumentazioa jasotzearen zain.

 

Batez beste 185 euro banatu dira familia bakoitzeko; horrela, 300 € izan da familia batek jaso duen  gehienezko kopurua, eta 70 € gutxienekoa.


Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu kanpaina urriaren 30ean amaituko dela; beraz, LAGUNTZAK ESKATZERA animatu nahi ditugu familia legazpiarrak eta, horrela eginez, TOKIKO KONTSUMOA LEHENETSIKO dugu.

Informazio zehatza izapidearen fitxan

 

Albiste guztiak