pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak 30.000 eurorekin bultzatuko ditu bonodenda eta bonoturismo kanpainak.
22
Urr
2020

Udalak 30.000 eurorekin bultzatuko ditu bonodenda eta bonoturismo kanpainak.

Ostalaritza, jatetxe, ostatu eta merkataritzara daude zuzenduta

 

Gure herriko ekonomia suspertzeko xedearekin, Udalak 112.000 euro bideratu zituen tokiko kontsumoa sustatzeko.

 

3K eta On Egin kanpainetan:

  • 75.840 € erabili ziren legazpiko saltoki eta zerbitzu-enpresetan, eta kopuru horrek 670.066 €-ko erosketak eragin zituen.
  • 1.780 € erabili ziren ostalaritzan, eta kopuru horrek 4.733 €-ko erosketak eragin zituen.

 

Urrian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ‘Bonodenda’ eta ‘Bonoturismo’ kanpainak jarri ditu abian, 5,7 milioi euroko ekarpenarekin, eta Udalek ere parte har dezakete kanpaina horietan.

 

Legazpiko Udalak kanpaina horiei atxikitzea erabaki du, eta 15.000 euro gehiago jarriko ditu bonodenda kanpaina garatzeko eta beste 15.000 euro bonoturismo kanpainarako.

 

Bonuak deskontu-txartelak izango dira. Bonodenda kanpainan bonu horiek merkataritzan erabiliko dira eta bonoturismo kanpainan ostalaritzan, jatetxeetan eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan erabiliko dira.

 

Saltokien kasuan, Alarmari buruzko E.D.aren ondorioz jarduera utzi duten denda guztiek hartu ahal izango dute parte; eta orain optikak eta produktu ortopedikoen, ekipo teknologikoen eta telekomunikazio eta telefoniako produktuen establezimenduak gehituko zaizkie.

 

Bonodenda eta bonoturismo kanpaina 2020ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta, beraz, bete-betean hartuko du Gabonetako kanpaina.

 

Legazpiko dendak, tabernak, jatetxeak eta ostatuak kanpaina horietan parte hartzera animatzen ditugu.

 

 

Kanpainan parte hartzeko, Legazpiko saltoki, taberna, jatetxe eta ostatuek bat egin behar dute kanpainekin urriaren 27a baino lehen, esteka hauetan:

www.euskadibonodenda.eus

www.euskadibonoturismo.eus

Albiste guztiak