pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Metodo hipopresiboari buruzko doako ikastaroa
23
Urt
2015

Metodo hipopresiboari buruzko doako ikastaroa

emango dute Bikuña kiroldegian

Urtarrilaren 28an, 10:15ean, ordubeteko saioa izango da; bestela, urtarrilaren 26an eta 28an, 17:30ean, ordu erdiko bi saio
 
Legazpiko Udal Kirol Patronatuak eskaintzaz beteta hasi du urte berria. Besteak beste, metodo hipopresiboari buruzko ikastaro bat emango du, 'Hipopresiboen metodoa ezagutzeko doako tailerra' izenburupean.
 
Urtarrilaren 28an, 10:15ean, ordubeteko saio bat izango da; edo bestela, urtarrilaren 26an eta 28an, 17:30ean, ordu erdiko bi saio. Doako ikastaroak dira, Asier Penabad irakasleak emango dituenak, eta izena emateko, kiroldegiko harrerara jo beharko da. 15 plaza izango dira txanda bakoitzean, eta lehentasuna izango dute indoor txirrindularitzako ikasleek. Bikuña kiroldegiko Yoga Gelan egingo dira, zehazki, tailerrak.
 
Lorpen handiak
Metodo hipopresiboa baliatuta, hamaika onura sumatuko ditu pertsonak. Honako hauek, besteak beste: kirola egitearen ondorioz sortutako barruko organoen jaitsiera eta erorketa saihestea, kirol errendimendua hobetzea, gorputz jarrera hobetu eta lesio artikular eta muskularrak murriztea, gerriaren perimetroa murriztea, zoru pelbiko eta abdominalaren tonua hobetzea (garrantzitsua haurdunaldiaren ostean), erlazio sexualak hobetzea (nola emakume hala gizonetan) eta pixari eutsi ezina saihestu eta arazoari aurrea hartzea.

Albiste guztiak