pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bere horretan utziko dira autobus geralekuak
23
Urt
2015

Bere horretan utziko dira autobus geralekuak

Zerbitzua ere hobetuko da

Foru Aldundiak bere horretan utziko ditu San Ignazioko eta Laubideko autobus geralekuak, eta zerbitzua hobetuko du
 
Udala Foru Aldundiaren erantzunaren zain egon da, herritarrei egiazko informazioa ematearren
 
Udalerrian kontrakorik zabaldu bada ere, herriarteko autobusaren San Ignazioko eta Laubideko geralekuek bere horretan jarraituko dute. Hala adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik. Are gehiago, zerbitzua hobetu egingo dute: ordu erdiro egongo da autobus zerbitzua, bai Zumarraga-Urretxu aldera, bai Oñati aldera. Gainera, ordutegia luzatu egingo da, erabiltzaileen mesedetan. Eta, azkenik, zerbitzu guztiak "zirkularrak" izango dira, Debabarrenera joan ahal izateko.
 
Albiste honekin lotuta, Legazpiko Udalak herritar guztiei jakinarazi nahi die autobus zerbitzua hobetzeko hasiera batean egindako bileretan geraleku horiek bere horretan uzteko eskaera egin zuela, eta Foru Aldundia ados agertu zela hasieratik bertatik. "Beraz, ez da honen inguruko zalantza izpirik izan, sekula", nabarmendu dute. Eta gaineratu: "Nolanahi ere, ezinbestekoa da beti datuak egiaztatzea. Horregatik, ezer esan aurretik, Aldundiaren erantzunaren zain egon gara gu. Gauza hauek beren denbora behar baitute". Hala, herritarrei lasaitasun mezua helarazi nahi diete, eta garrantzizko premia guztiak asetzeko behar beste lan egiten jarraituko dutela nabarmendu dute.
 
PSE-EEk zabaldutako mezuaren harira, bide okerretik jo duela azaldu dute: "PSE-EE alderdiari eskatuko genioke era honetako zalantzak udaletxean bertan argitzeko, eta ez jotzeko prentsara albiste okerrekin. Iruditzen zaigu, oro har, errazegi jotzen dela titularren bila, eta adibide honek agerian uzten du oposizioak legealdi osoan izan duen jarrera".

Albiste guztiak