pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Loreto Fenandez Imaz, organo-jolea, eta Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa, Azaroan Musika Zikloan
12
Aza
2020

Loreto Fenandez Imaz, organo-jolea, eta Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa, Azaroan Musika Zikloan

Azaroaren 15ean, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian.

Azaroan Musika Zikloko bigarren kontzertu hau ere, Parrokiko Organo jaialdiaren baitan kokatu behar dugu.

Hona eskainiko diguten egitaraua:

J. BOYVIN (1649-1706)    Gran prelude a 5 parties *

G. FAURÉ (1845-1924)     Rêve d’amour

Après un rêve

L. VIERNE (1870-1937)     Arabesque *

R. HAHN (1874-1947)      A Chloris

L’Heure exquise

J. LANGLAIS (1907-1991) Incantation pour un jour Saint *

***

AITA DONOSTIA (1886-1956)        Iruten ari nuzu

Nik baditut (Oñazez)

P. SOROZABAL (1897-1988)          Otz eta itxiltsu

Lotoren lorak

J.E. BONNAL (1880-1944) Improvisación *

J. GURIDI (1886-1961)     Haritz adarrean (Amorosa)

Hala baita (Amorosa)

*Organoa bakarrik

 

Loreto F. Imaz organista, klabezinista eta kontinuista Donostian jaio zen 1956an.

7 urterekin hasi zen musika ikasten, eta gaur egun bere interpretazioak ikasten,

zabaltzen eta hobetzen jarraitzen du, baina ez du inoiz masterra egingo ezta

inolako doktoretzarik ere.

Bernadette Carrau, Xavier Darasse, Monserrat Torrent eta Michael Radulescu izan

ditu irakasle.

40 urte baino gehiago daramatza irakasten, grabatzen eta kontzertuak egiten.

Oso eskertuta dago bere maisu, irakasle eta ikasle guztiei eta publiko orokorrari.

Bere ahalegin nagusia "emozio musikala" bilatzea da.

 

Ainhoa Zubillagak munduko hainbat eta hainbat herrialdetan garatu du bere ibilbidea:

Austria, Brasil, Kuba, Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Holanda, Mexiko, Polonia,

Txekiar Errepublika. Horietan antolatutako zenbait jaialdi, ziklo, areto eta auditoriotan

abestu du eta horietan guztietan orkestra ospetsuekin aritu da: Errusiako Nazionala, Letoniako

Nazionala, Lyongo Nazionala, Errusiako Kapitolioa, Toulouse, Vienako Sinfonikoa,

Galiziako Sinfonikoa, Balearretako Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa,

Asturiasko Printzerriko Sinfonikoa, Galiziako Real Philarmonia, RTVE.

Artista handiekin partekatu du agertokia, hala nola, Alvarez, Arteta, Bros, Burchuladze,

Gavanelli, Gustafson, Hendrick, Jaho, Kunde, Machado, Millgramm, Montagüe,

Moreno, Mosuc, Neves, Nuci, O’Neill, Pieczonka, Prokina, Rucinski, Rydl, Streit,

Zajick…eta, maisu handien gidaritzapean egin du lan: Ceccato, Gomez Martinez, Griths,

Kout, López Cobos, Mena, Victor Pablo Pérez, Pletnev, Pons, Ros Marbá, So, Traub,

Wilson…

Operaren alorrean, A.B.A.O, Musika Hamabostaldia, Las Palmaseko opera denboraldia,

Malaga, Madrilgo Errege Antzokia, Lyongo Auditorioa eta Tolosako Halle aux Grains ekoizpenetan hartu du parte.

Errepertorio zabala du errezitaldietan zein kontzertu sinfoniko eta oratorioetan.

Bakarlari gonbidatu gisa lan egiten du antzinako musikako hainbat talderekin.

Hainbat zigilutarako diskoak ere grabatu ditu.

Albiste guztiak