pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak 4 peoi kontratatuko ditu lan anitzetarako.
12
Aza
2020

Udalak 4 peoi kontratatuko ditu lan anitzetarako.

Bi kontratazio prozesuren bidez kontratatuko dira

 

Legazpiko Udalak Lanbideren 37.500 €-ko diru laguntza jaso du Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez enplegua sustatzeko.

 

Bestalde, Legazpiko Udalak 45.000 €-ko partida bat du 2020ko aurrekontuan enplegua sustatzera bideratzeko aurreikusita.

 

Guztira 82.500 € ditugu eta, horiei esker, 5 pertsona kontratatu ahal izango ditugu; 3, Lanbideren diru laguntzari esker: laster hasiko den gizarte langile bat eta laster kontratatuko ditugun lan anitzetarako 4 peoi, nahiz eta prozesu desberdinetan izan.

 

Lanbideko prozesuko lan anitzetarako 2 peoi

2 peoi hauek hartzeko irizpideak hauek dira:

  • 45 urtetik gorakoak: 4 puntu.
  • DBE jasotzea bere izenean: 4 puntu.
  • Emakumea: 4 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
  • Beharrezkoa dena baina esperientzia handiagoa: 3 hilabeteko puntu 1, gehienez 4 puntu.

LANBIDEko oinarriak ikusi

 

Lan anitzetarako beste 2 peoiak

2 peoi hauek hartzeko irizpideak hauek dira:

  • Peoi lanean 3 hilabetetik gorako esperientzia: 3 hilabeteko 2 puntu, gehienez 8 puntu.
  • Langabe egotea Covid-19aren ondorioz: 6 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
  • Emakumea: 2 puntu.

Udaleko oinarriak ikusi

Albiste guztiak