pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mauleon pareko edukiontziak lekuz aldatuko dira
12
Aza
2020

Mauleon pareko edukiontziak lekuz aldatuko dira

Saturnino Telleriako biribilgunera hurbilduko ditugu

Saturnino Telleriako biribilgunera hurbilduko ditugu

 

Gaur egun Mauleon hotelaren parean dauden edukiontziak espaloi zati estu baten ondoan daude eta, ondorioz, arazoak eragiten ari dira. Eragozpenak saihesteko, edukiontziak Saturnino Telleriako biribilgunerantz mugituko ditugu metro batzuk.

 

Edukiontzien eremu berrian gune bat gordeko da marra horiz pintatuta eta ostegunetan bertan utzi ahal izango dira tamaina handiko hondakinak 20:00etatik aurrera, kamioiak jaso ditzan.

 

Gainera, informazio-kartel bat jarriko da ordutegiaren eta bertan utz daitezkeen hondakinen berri emanez.

 

Bide batez, gogorarazten dizuegu hondakinak bereizi eta dagokien edukiontzian uzten baditugu, materialak aprobetxatu eta berrerabili daitezkeela eta, hartara, gure planeta zaintzen ari garela.

Kokapen planoa ikusi

Albiste guztiak