Print this page
Zirkulazioa debekatuta Industrialdea Bikuñatik Motxorrora
13
Aza
2020

Zirkulazioa debekatuta Industrialdea Bikuñatik Motxorrora

Larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:30tik 20:00ak arte

Jaiegun eta asteburuetan, Bikuña eta Motxorro arteko zatian oinezko asko pilatzen dira espaloian. Hala, ezin dute pertsonen arteko distantzia zaindu eta, egoera ikusita, bide bazterretik ibiltzea erabakitzen dute askok. Jokabide hau, baina, oso arriskutsua da aipatutako bide zati horretan ibilgailuak ibiltzen direlako.

 

Kontuan izanik indarrean dauden arauen ondorioz ezin dugula herritik atera, beharrezko ikusi dugu oinezkoak lasai eta seguru ibiltzeko espazioak handitzea. Horregatik guztiagatik, zera ADOSTU dugu:

 

Larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:30tik 20:00ak arte ibilgailuen ZIRKULAZIOA debekatzea bide zati hauetan:

  • Motxorrotik Legazpirantz, eta
  • Garin pabilioitik Motxorrorantz

Dena dela, baimenduta egongo da inguruko industria-pabilioietara sartu eta horietatik irtetea.

 

Neurri hau, asteburu honetatik aurrera azaroak 14tik, martxan jarriko dugu.