Print this page
Azaroan Musika Zikloa: Kittu taldea
16
Aza
2020

Azaroan Musika Zikloa: Kittu taldea

Azaroaren 21ean, larunbata, 13:00etan Latxartegi Aretoan.

Azaroaren 21ean, larunbata, 13:00etan Latxartegi Aretoan.

 

Aurtengo Azaroan Musika Zikloa, bizi dugun egoera dela eta, berezia izango zela iragarri genizuen bare garaian.

Azken murrizketen ondorioz, bereziagoa eta murritzagoa izango da, mantendu ziren Legazpi Musika Banda eta Goiz Deia Txistulari taldeen emanaldiak ezingo baitira egin.

Hala ere, herriko txistularirik gabe, baina Kittu taldeak emango du kontzertua, iragarritako egun, ordu eta tokian: Azaroaren 21ean, larunbata, 13:00etan Latxartegi Aretoan.

Emanaldia doakoa bada ere, sarrerak Kultur Etxeko harreran eskuratu beharko dira,

Azaroaren 17,18 eta 19an, 16:00etatik 19:00etara.

Honela aurkezten du Zornotzatik datorren Kittu taldeak bere burua:

Euskal Herria birsortzen lelopean sortu zan Kittu. Euskal Herriko gaurko eta betiko abesti eta kantak gure estilo propioan plazaratzen doguz, Euskal Herrian betidanik izan doguzan instrumentuak erabiliz. Kantan eta dantzan poteoak, bazkalosteak eta afalosteak girotzen doguz. Euskal Herriaren birsortzearen parte izan nahi? Erdu eta kittu!

Baina hauek ere, egoerara moldatu, eta aretoetara egokitu dituzte beren emanaldiak, hori bai, helburu eta filosofia mantenduz.

 

Bat, bi, hiru, lau ta bost gazte
musika jotzen aurkittu
euskeraz guztixok aske
kanta dezagun ta Kittu!

 

Emanaldia Goiz Deia Txistulari taldearen eskutik dator.