pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskaraldia hemen da!
17
Aza
2020

Euskaraldia hemen da!

Ostiral honetan hasiko dira Euskaraldiko 15 egunak! Prest?

 

Legazpin dagoeneko 600 lagunek eman dute izena. Eta zuk? Belarriprest ala Ahobizi? Argi baduzu, eman izena:

www.euskaraldia.eus.

Horrezaz gain, 40 entitatetan 100 bat “arigune” osatu dira eta horiek identifikatzeko euskarriak ikusi ahal izango dituzue herriko hainbatetan. Udaletxean ere 20 arigune baino gehiago osatu dira: lantaldeak, batzordeak, departamentuak, harrera-zerbitzuak,…..

 

Izena eman baduzue, Belarriprest eta Ahobizi txapak jaso ditzakezue ostiralera arte kalean, Agirre-etxeberri etxe parean, 17:00etatik 19:00etara, jarriko den Euskaraldiko mahaian. Bertan ere aukera izango duzue, 5 €-tan, musukoak eta/edo balkoietako banderatxoak erosteko.

Edozein zalantza, beti bezala, idatzi lasai mezu bat:

 

  • Euskaraldia herri-batzordea:  608 60 72 23 whatzappa
  • Euskara zerbitzua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Oso harro gaude garai konplikatu honetan denok ematen ari zareten erantzunarekin. Bejondeizuela! 

 




 
 
 
 

Albiste guztiak