Print this page
Hondakinen prebentziorako Europako astea.
20
Aza
2020

Hondakinen prebentziorako Europako astea.

Azaroaren 21etik  29ra! Parte hartu!!

 

Azaroaren 21etik  29ra! Parte hartu!!

 

Urola Garaia, 2020-11-19.  Aurten ere,Europa mailan ospatzen den Hondakinen Prebentziorako Astea eskualdera ekarriko dute  Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek eta UGGASA Urola Garaiako Garapenerako Agentziak. Azaroaren 21ean hasi eta 29ra arte gauzatuko da.

Kanpainaren helburu nagusia hondakinen prebentzioari eta kudeaketa jasangarriari buruzko ekintzak sustatzea da, eta astebetez Europa mailan era bateratuan egitea.

Aurten aste bakar batean, bataz beste Urola Garaian 141.939,51 kg hondakin sortzen da”.

 

Aste batean eskualdean sortzen den hondakin kopuruaren datu hori izango da kanpainari abiapuntua emango diona. Datu deigarria ezagutarazi nahi dute herritarrek beren ohiturei errepara diezaieten eta jokaera aldaketak eragiteko. “Kontzientzia hartzea ezinbestekoa da aldaketak egiten hasteko” .

“Aldaketa horiek errazago eman daitezen erreferentziak sortzea da asmoa. Horregatik herritarrei dei egin nahi diegu hondakinak murrizteko dituzten ohiturak sareetan parteka ditzaten. Eredu ezberdinek “inspiratzeko” balio izatea bilatuko da” .

Azaroaren 21ean hasi eta 29ra arte gauzatuko da ekimena. Herritarrek Facebook bidez eta #ohiturajasangarriak(eta norbere herriaren izena) erabiliz beren ohitura jasangarrien argazki, bideo edo aholkuak argitaratuz har dezakete parte. Parte-hartzaileen artean, halaber, Bertatik Bertara egitasmoaren parte diren eskualdeko baserritarren produktuez osatutako 4 otar  zozkatuko dira (herri bakoitzeko bat) eta lehenengo 50 parte-hartzaileek Bertatik Bertarako poltsa berrerabilgarria eskuratuko dute gainera.

 

Datozen egunetan kontzientzia astintzeko bideoek eta aholkuek ere tartea edukiko dute Urola Garaia Garapen Jasangarria mahaiak abian jarriko duen kanpainan. Bizi dugun egoerak behartuta kanpaina digitala izango da aurtengoa eta udaletako eta UGGASAko webgune eta sareetan gauzatuko da.

Kartela ikusi