Print this page
Euskaraldia, 15 egunetik 365era
27
Aza
2020

Euskaraldia, 15 egunetik 365era

EUSKARALDIAREN amaiera-ekitaldia

EUSKARALDIAREN amaiera-ekitaldia
 
Abenduaren 4an amaituko da Euskaraldia ariketa. Guk, Legazpin, abenduaren 3an egingo dugu amaiera-ekitaldi xumea.
 
Latxartegi aretoan izango da, abenduaren 3an, Euskararen egunean, 19:00etan.
 
Ekitaldi horretan Euskaraldia herri-batzordeak antolatu duen “Ipuin labur-labur-laburren lehiaketan” saridun suertatu diren herritarrak emango ditugu ezagutzera eta sari-banaketa egingo dugu.
 
Bizi dugun egoera dela eta, aforoa mugatua denez (140 pertsona), bertaratzeko gonbidapenak banatuko ditugu. Jaso zure gonbidapena Kultur Etxean (familia bakoitzak gehienez bi gonbidapen jaso ahal izango ditu).
 
Noiz: azaroaren 30ean eta abenduaren 1 eta 2an
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara