pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskaraldia, 15 egunetik 365era
04
Abe
2020

Euskaraldia, 15 egunetik 365era

Gaur amaitzen da aurtengo Euskaraldia

Gaur amaitzen da aurtengo Euskaraldia

 
Atzo, Euskararen Egunarekin, Legazpin Euskaraldiaren amaiera-ekitaldia egin zen Latxartegi Aretoan.
 
Bertan, herri-batzordeak aurtengo Euskaraldirako antolatu duen ipuin labur-labur-laburren lehiaketaren saridunak jakinarazi zituen eta sariak banatu ziren.
 
Guztira, 105 ipuin jaso dira eta antolatzaileak oso pozik daude ipuin-lehiaketak izan duen erantzunarekin. Epaimahaia honakoek osatu dute: Mari Romero, Ane Odriozola eta Asier Iriondo.
 
Ipuin laburren lehiaketan 3 kategoria egon dira eta hauek izan dira saridunak:
1. Kategorian: “Euski Euskaldi” goitizenarekin aurkeztutako ipuina. Egilea: Nora Escudero Mugika. Saria: 50,00 €-ko erosketa-bonua
2. Kategorian: “EPA” goitizenarekin aurkeztutakoa. Egileak: Elene Goitia, Paula Bereziartu eta Ainhoa Gracia. Saria: 100,00 €-ko bonua
3. Kategorian: “Elena “ izenarekin aurkeztutakoa. Egilea: Elena Markotegi Mendiola. Saria: 200,00 €-ko erosketa-bonua
 
Erosketa-bonuak herriko merkataritzan eta/edo ostalaritzan erabiltzeko dira.
 
Euskaraldia herri-batzordeak eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie Euskaraldian parte hartu duten herritar eta erakunde guztiei. Hala ere, gogoratu, Euskaraldia gaur bukatzen den arren, Belarriak prest eta Ahoak bizi mantendu behar ditugula 365 egun.
 

ARGAZKIAK IKUSI

 

Albiste guztiak