pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetan ezin da Ikasgela ireki
17
Abe
2020

Gabonetan ezin da Ikasgela ireki

Saturnino Telleria kalean irekiko da, COVIDek horretarako aukera ematen duenean

Joan den 2017ko abenduan, Udalak Bikuña Jauregiko ekitaldi-aretoan ikasteko gune bat, Ikasgela, eskaintzea erabaki zuen.

 

Ikasgela 2017ko asteburuetan eta Gabonetako oporretan hasi zen eskaintzen. Ekimenak oso harrera ona izan zuenez, Aste Santuan berriro jarri zen Ikasgela martxan, eta gero urtero ireki izan da maiatzean eta ekainean.

 

Musika Eskola Agirre-Etxeberri etxean kokatu ondoren, Saturnino Telleria kalean libre geratu diren guneetako bat  egokitzeko aukera izan dugu: argiztapen berria, wifia eta ikasteko mahaiak eta aulkiak. Modu horretan, urte osoan eskaini ahal izango da Ikasgela zerbitzua.

 

Egokitze-lan horiek 2019an egin ziren, eta Saturnino Tellerian kokatuko zen Ikasgela berria 2019ko amaierarako irekitzea aurreikusi zen. Baina ezusteko bat sortu zen: eraikinean amiantoa zegoela jakin zen eta, noski, amiantoa kendu arte ezin izango zen Ikasgela ireki.

 

2020ko martxoan, ondo dakigunez, beste ezusteko bat sortu zen, COVID-19ak eragindako pandemia, eta horrek, kutsatzea saihesteko prebentzio-neurriak hartzera behartu gaitu: maskara nahitaez erabili beharra, metro eta erdiko segurtasun-distantzia gorde beharra, eta, hori gutxi balitz, lokala etengabe aireztatu beharra.

 

Gainera, osasun-agintariak etengabe ari dira gomendatzen gizarte-harremanak bizikidetza-unitatera murriztea.

 

Arrazoi horien guztien ondorioz, Gabon hauetan ezin da Ikasgela ireki. Edozelan ere albiste guztiak ez dira albiste txarrak, izan ere, COVIDek eragin duen egoera gainditzen dugunean, Ikasgela urte osoan zehar irekiko da Saturnino Telleria kaleko lokalean.

Albiste guztiak