Print this page
“El Cascanueces” Balleta Abenduan. Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia
18
Abe
2020

“El Cascanueces” Balleta Abenduan. Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Abenduaren 23an, asteazkena, 18:30ean. 

 

Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloako urteko azken emanaldia izango da, eta El Cascanueces balleta eskainiko da.

El cascanueces, maitagarrien ipuin-ballet bat da bi ekitaldietan banatua eta Inperiar Antzokietako zuzendariak eginiko enkargu bat izan zen.

Musika Piotr Ilich Tchaikovskyrena da eta libretoa Ivan Vsevolozhsky eta Marius Petiparena, eta Ernst Theodor Amadeus Hoffmannen “El cascanueces y el rey de los ratones” ipuinean oinarritutako ipuinaren gainean,

Alejandro Dumasek (aita) eginiko egokitzapenean, oinarrituta dago.

Jatorrizko produkzioko koreografia Marius Petipak eta Lev Ivanovek egin zuten. San Petersburgoko Mariinski antzokian eman zen lehen aldiz 1892ko abenduaren 18an.

 

Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da, abenduaren 23an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez, aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da, Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.

Kartela ikusi