Print this page
Badatoz Erregeak, azokan izango dira urtarrilaren 5ean
30
Abe
2020

Badatoz Erregeak, azokan izango dira urtarrilaren 5ean

Aurten, bi postontzi jarriko dira haiei zuzendutako gutunak jasotzeko.

Aurten, bi postontzi jarriko dira haiei zuzendutako gutunak jasotzeko.

 

COVID-19aren ondorioz, aurtengo Gabonak desberdinak izaten ari dira,eta Erregeak ohiko etorrera ospatzerik izango ez dugun arren, Legazpiko haurrek ez dituzte haiek faltan botako.

 

Izan ere, Erregeak dena prestatu dute legazpiar haurrengandik hurbil egoteko. Horrela, urtarrilaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, azokan egongo dira. Bertan hartuko dituzte haurrak, COVID kutsatzea saihesteko beharrezko segurtasun-distantziak gordez.

 

Berrikuntza gisa, abenduaren 30etik aurrera bi postontzi jarriko dira kalean, haurren ilusio eta nahi guztiak jasoko dituzten gutunak jasotzeko.

 

Postontzi bat Kale Nagusian jarriko da eta bestea Laubiden. Postontzi horiek azokan egongo dira urtarrilaren 5ean, eta bertan ere utzi ahal izango dira gutunak.

 

Erregeak  gogorarazi digute aurten harremanak izateko modua desberdina izango dela Covid-19aren ondorioz, eta, beraz, kontaktu bisuala mantenduko da eta agurrak eta argazkiak urrutitik egingo dira.

 

Era berean, gurasoentzako eta aitona-amonentzako mezu bat dute, haien laguntza funtsezkoa izango baita haur guztiek beste urtebetez agurtzeko aukera izan dezaten: ezinbestekoa da COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak errespetatzea, hau da, jende-pilaketak saihestea, segurtasun-distantzia gordetzea eta maskara erabiltzea.