Print this page
Erregeak 17:00etan iritsiko dira Legazpira
05
Urt
2021

Erregeak 17:00etan iritsiko dira Legazpira

Eguraldi txarra dela eta, ordu bete lehenago iritsiko dira Azokara

Erregeen bi laguntzailek aurrea hartu diete Errege Magoei, eta jakinarazi digutenez, elurra dela-eta, Errege Magoek ordubete lehenago iritsi dira Legazpira.

 

Ez dute nahi elurrak edo izotzak etxe guztietara iristea eragoztea; izan ere, prest dituzte Legazpiko etxe guztietara eraman behar dituzten opariak.

 

Horregatik, ordubete aurreratu dute herriko haurrekin aurten izango duten topaketa eta azokan izango dira 17:00etatik 19:00ak arte.