Print this page
2021eko egutegia
07
Urt
2021

2021eko egutegia

Aurtengo gaia: euskarazko asmakizunak

Aurtengo gaia: euskarazko asmakizunak

 

Atzean utzi dugun urtean, ikusi ere egiten ez dugun izaki batek erabat nahasi ditu gure bizitzak.

2021eko egutegiko protagonista ere ikusezina da, gure artean dago eta ez dugu ikusten. Hala ere, oso baliotsua da: gure hizkuntza da, euskara.

2021erako igarkizunekin jolastea proposatzen dugu, izan ere, ahozko tradizioaren parte dira. Igarkizun bat asmatzen saiatzea adin guztietarako ariketa kognitiboa da, bereizketarik egin gabe, eta, gainera, osagai sozial eta kulturala dauka.

2021eko egutegian, gure hizkuntzaren alderdi poetikoa, metaforikoa eta sinbolikoa erakusten duten euskarazko asmakizunak jasotzen dira. Erantzunak aurkitzeko pentsamendu logikoa eta naturala erabiltzera behartzen dute.

2021eko egutegiak jasotzen dituen asmakizunak erritmikoak eta musikalak dira, eta onomatopeiak eta forma poetikoak erabiltzen dituzte horretarako. Poesiaren ataria dira, baina, aldi berean, gure eguneroko bizitzaren ispilua dira.

Igarkizun batzuk engainatzen saiatzen dira. Batzuetan informazio osoa eskaintzen dute, beste batzuetan zertzelada bat baino ez dute erakusten eta askotan bide okerretara arrastatzen saiatzen dira; erantzuna ezkutuan egon behar delako.

Erantzuna ematen dugunean, harritu egiten gara, poztu, eta igarkizunaz gozatzen dugu berriro, ulertzen dugulako.

Argazkiek ere zeregin garrantzitsua dute jolasean. Batzuetan arrastoren bat eskaintzen dute, beste batzuetan nahasmena sortu, baina beti asmakizunekin lotuta.

Jolas polita da, eta parte hartzera gonbidatzen ditugu gure hizkuntza ondo ezagutzen dutenak eta baita ikasten ari direnak ere, gaztelaniazko pista txiki bat gehitu diegu horientzat.

Egin jolas eta jarri lanean zuen irudimena. Hilero, igarkizuna asmatzen duzuenon artean, 50 euroko erosketa-bonu bat edo Bertatik Bertara produktu-sorta bat zozkatuko dugu.

 

Aurten BERRIKUNTZA GISA, LegazpiOn aplikazioaren bidez hartu daiteke parte, “Egutegiaren lehiaketa” ikonoan sartuz.