pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Argizaiola Trofeoa 2020 Argazki erakusketa Kultur Etxean
13
Urt
2021

Argizaiola Trofeoa 2020 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Urtarrilaren 15etik 29ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara

Urtarrilaren 15etik 29ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

 

Ostiralean,urtarrilak 15, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere bai.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkartek antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa.

Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko.

Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak.

Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

 

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 29rarte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

Albiste guztiak