pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ordutegi berria Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan
13
Urt
2021

Ordutegi berria Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

Urtarrilaren 13tik aurrera

Urtarrilaren 13tik aurrera, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dagoen

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan ordutegi berria dute.

 

Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan eskaintzen du arreta

hezitzaile taldeak eta nerabeekin sortzen duten

harreman hezitzailearen bidez esku-hartzen dute,

bizi-etapa honetan bide-laguntza eskainiz.

 

Zehazki, hauxe da Gazte-txokoaren ordutegi berria:

  • 12 eta 16 urte bitartekoentzat:

Asteazkena eta Osteguna

17:00 – 19:30

Larunbata

17:00 – 20:00

Igandea

17:00 – 20:30

  • 15 eta 18 urte bitartekoentzat:

Ostirala

16:00-18:30

 

Bestaldetik, Covid-ek eraginda bizi dugun gaur egungo egoera honetan

Gazte-txokora joan baino lehen

gizarte sareen bidez aldez aurretik txanda eskatu behar da,

634 466 838 WhatsAppean edo

nerabezerbitzua Facebook edo Instagramen bidez.

 

Indarrean dauden neurrien arabera, txanda bakoitzean

4 pertsonako talde ezberdinak hartzen dira,

eta talde horietako bakoitzak gune bereizi bat erabiltzen du.

 

Ekipamenduan, ondorengo neurriak bete behar dira:

  • Tenperatura hartzea
  • Musukoa erabiltzea
  • Eskuak garbitzea
  • Pertsonen arteko distantzia mantentzea.
  • Erabilitako guneak desinfektatzea.

 

Epe motzean, DBH-1. maila egiten ari diren gurasoen txanda izango da,

Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzeko

gonbidapena bidaliko baitiegu.

Egutegi berriaren kartela

Albiste guztiak