pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

#balcaneswonderland, Aitor Casadoren ikus-entzunezkoa urtarrilaren 29an
22
Urt
2021

#balcaneswonderland, Aitor Casadoren ikus-entzunezkoa urtarrilaren 29an

19:00etan Latxartegi Aretoan. 

19:00etan Latxartegi Aretoan. 

 

Urteko lehen ikus-entzunezko emanaldiak, Aitor Casado legazpiarraren azken lana ekarriko digu.

 

Joan den martxoan eskaintzekoa bazen ere, guztiok ondo ezagutzen dugun egoerak ez zuen utzi emanaldia gauzatzen.

 

Oraingoan bai, bere lagun Mar Torrijosekin batera egindako #balcaneswonderlandemanaldia ikusi ahal izango dugu, Eslovenia, Croacia, Bosnia eta Montenegrokoko irudi eta musikarekin.

 

Oraingoan gainera, Latxartegi Aretoan izango da emanaldia, egoera normalean Kultur Etxeko aretoa txiki geratu ohi da Aitorren emanaldietan, hala 147 laguni aukera emango zaie emanaldiaz gozatzeko.

 

Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrerak hartu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran, urtarrilaren 25, 26, 27 eta 28an, 16:00etatik 19:00etara.

 

Guztiak banatuko ez balira, egunean bertan Latxartegi Aretoan jarriko dira eskura 18:00etan.

Albiste guztiak