Print this page
Bertan behera taldekako entrenamenduak, gune gorrian sartu eta gero
29
Urt
2021

Bertan behera taldekako entrenamenduak, gune gorrian sartu eta gero

Atzoko lau positiboen ondoren eremu gorrian sartu da Legazpi, 535,14ko tasarekin.

Atzoko lau positiboen ondoren eremu gorrian sartu da Legazpi, 535,14ko tasarekin

 

Azken bi egunetan 13 kutsatu zenbatu dira eta gaur argitaratu berri den txostenean jasotako 4 positiboekin batera, azken bi asteetan metatutako 100.000 biztanleko 500 kasutan ezarritako muga epidemiologikoa 535,14koa da Legazpin.

 

Legazpi eremu gorrian sartzeak agerian uzten du  birusaren transmisioa handia dela gure udalerrian.

 

Hori dela eta, zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, gaurtik aurrera -urtarrilak 29, ostirala-, Legazpiko Udalaren mendeko instalazioetan, BERTAN BEHERA GERATZEN DIRA TALDEKAKO KIROL-ENTRENAMENDU GUZTIAK, berriro jakinarazi arte.