pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtarrileko elurtean izandako esku-hartzearen balantzea
03
Ots
2021

Urtarrileko elurtean izandako esku-hartzearen balantzea

2021ean elurte handi batekin hasi zen, eta elurteetarako udal-plana aktibatu behar izan zen. Elurteetan jarduteko udal plana elurraren ondorioak minimizatzeko eta Legazpiko bide eta zerbitzu premiazkoenak berrezartzeko diseinatuta dago.

 

Elurteetan jarduteko Plan horretan hiriguneko kaleen garbiketa eta landa-eremuko bideen garbiketa bereizten dira.

 

Hirigunea garbitzeko, 8 eremu bereizten dira:

 

  1. Laubide-Urtatza: Domingo Agirre eskolarako sarbideak, Eroski aldea, igogailuko pasabidea, Hegialdeko goialdea eta Urtatza eta Laubideko gainerakoa.
  2. San Juan: Haurreskola eta etxebizitzetara doan aldapa.
  3. Arantzazu,San Jose eta Laubide bakoitiak:haurreskola, igarobide nagusiak eta eskailerak.
  4. Santikutz egoitza eta La Salle-Fleming kaleak: Santikutz egoitzarako sarrera, Meazti Etxea eta BM-ko aldapa.
  5. San Ignazio-San Martin: eskailerak eta gero gainerakoa. Olazabal institutuko atzealdeko eskailerak.
  6. Behealdea eta herrigunea: espaloiak, oinezkoen pasabideak eta eskailerak.
  7. Domingo Agirre plaza-Juanastegi kalea: sarbidea eta igogailuko pasabidea, eskailerak.
  8. Erdialdea-Bikuña: Osakidetza, Gaztetxeko aldapa eta Azkorri kalea-Bikuña.

 

Hirigunea garbitzeko 17 udal-langilek, bide-garbiketako enpresako 2 langilek eta lorezaintzako enpresako 5 langilek hartu dute parte. Horrez gain, elurra kentzeko beste bi makina kontratatu dira.

 

Landa-eremua garbitzeko 5 eremutan banatzen da udalerria: (1) Elbarrena, (2) Brinkola-Guriditegi, (3) Telleriarte-Aztiria, (4) Laubide-Lakiola y (5) Herria-Mantxola. Landa-eremuko bideak garbitzeko 5 traktore edo elurra kentzeko makina kontratatzen dira.

 

Denera 29.500 kilo gatz erabili dira. Puntu honetan aipatu behar da gatza izotzaldietan edo elur izoztuetan baino ez dela erabili behar, orduan baitu eragina. Gatza elurretan erabiltzea kaltegarria da: ez du elurra kentzen eta, horrezaz gain, bideetako asfaltoa eta hormigoia hondatzen ditu. Horregatik, Udalak gatza modu kontrolatuan erabiltzen du elurteetan.

 

Jarduketaren kostua, guztira, 45.226 €-koa izan da, eta 29.500 kilo gatz erabili dira.

 

Esteka honetan, egindako jarduketari buruzko informazioa dago:

 

2021eko Urtarrileko elurtea emaitzak

Albiste guztiak