pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiren egoera Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez
04
Ots
2021

Legazpiren egoera Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2015eko irailean, Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen: pertsonen, planetaren, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza-plana, batasun eredu batean oinarrituta. Eredu horrek Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu ditu, eta Euskadin helburu bat gehitu zaie horiei: 18. helburua. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, euskara aintzat hartzeko.

 

2017an, Legazpiko Udalak Legazpi Klima 2030 Estrategia onartu zuen. Estrategia horrek 72 ekintza jasotzen ditu gizarte-ongizatearen, ingurumen-zaintzaren eta aurrerapen ekonomikoaren arteko oreka kontuan hartzen duen garapen-eredu baterantz joateko. Horrezaz gain, klima-aldaketari aurre egiteko eta klima-aldaketak eragiten dituen inpaktuetara egokitzeko ekintzak jasotzen ditu. Ekintza horiek 2017-2024 epealdian garatuko dira.

 

Duela gutxi, Tokiko Garapen Iraunkorreko udal-arloak txosten bat egin du, Legazpi Klima 2030 Planaren betetze-maila eta gure herria Garapen Iraunkorrerako Helburuei dagokienez nola dagoen aztertzeko.

 

Txosten hori egiteko, Legazpiko Udalak Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Sarearen irizpideak aplikatu ditu, eta horrek udalerrien arteko emaitzak alderatzea eta EAEko iraunkortasunaren aurrerapenaren ikuspegi globala izatea ahalbidetzen du.

 

Txosten osoa ikusteko sakatu hemen

 

 

Albiste guztiak