Print this page
Legazpiko Inauteriak Otsailaren 12tik 14ra
08
Ots
2021

Legazpiko Inauteriak Otsailaren 12tik 14ra

Ohiko ekitaldirik gabe, aurten Lintx eta Katamaloak ere ez dira etorriko.

Inauteri ostiralean, ikastetxeen desfilearen ondoren leher egiten zuen festak

Lintx eta Katamaloen etorrerarekin,

baina aurten herritarren mozorro eta oihuek ez,

beste mozorro batek izutu ditu Lintx eta Katamaloak.

Legazpiko Inauterietan, hiri inauterietako osagai nagusiak diren mozorroa, musika eta dantzak presentzia nabarmena badu ere antolatzen diren desfile desberdinetan,

Euskal Herriko inauteri tradizionalak ere presentzia du,

Inauteri igandean, urtero aldatuz joan ohi den Inauteri jai baten adierazpenarekin.

Uztartze hori indartu nahian, sortu genituen Lintx eta Katamaloak.

 

Inauteria bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen duen jaia da, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez.

Inauterien ezaugarri berezia da, umore, parodia eta satira giroa,

gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena.

Udaberri hasierarekin lotura estua dute, eta, jai hauek duten kutsu kristaua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Gainera mozorroa, musika eta dantzaz gain,inauteri tradizionaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.

 

Aurten mozorro desfile, dantza eta kanturik ezean,

hel diezaiogun inauteri tradizionalen espirituari,

krisi garai honetan, bizitzak segi dezan,

herriko erritua biziarazi dezagun,

Gu garelako Inaute!!

 

LINTXEN NONDIK NORAKOA eta KOPLAK