Print this page
Legazpiko 59 familiek jaso dituzte eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko diru-laguntzak
12
Ots
2021

Legazpiko 59 familiek jaso dituzte eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko diru-laguntzak

Herriko dendetan egindako erosketak 10.511,55 €koak izan dira.

 

Legazpiko Udalak, lehen aldiz ekipamendu informatikoak erosteko

eta bigarren urtez eskola-materiala erosteko deialdia

egin zuen 2020-2021 ikasturtearen hasieran.

 

Deialdi horretara 63 eskaera aurkeztu dira: 36 eskola-materiala erosteko,

5 ekipo informatikoak erosteko eta 22 biak erosteko.

Hau da, guztira 85 eskaera jaso dira,

58 eskola-materiala erosteko eta 27 ekipo informatikoetarako.

 

Eskaera egin duten 63 familietatik 21 familia ugariak dira.

Familia guztiek 6 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzte.

Aipatu behar da ez dela erregistratu Batxilergoa

edo erdi mailako Heziketa Zikloren bat egiten ari diren

16 urtetik gorako seme-alabak dituzten familien eskaerarik.

 

Legazpiko 59 familiek jaso dituzteeskola-materiala

eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak,

eta 4 familien eskaerak ez dira onartu deialdiko baldintzak bete ez dituztelako.

 

Guztira 10.955,61 eurobanatu dira,

% 68 eskola-materiala erosteko (7.455,61 euro)

eta % 32 material informatikoa erosteko (3.500 euro)

Batez beste, 129 euroko diru-laguntzak eman dira.

 

Laguntza horien ondorioz, 21.542,63 euroko salmentak egin dira.

Herriko dendetan 10.511,55 euro erabili dira eskola-materiala erosteko.

Bestetik, ekipamendu informatikoak, ordenagailua eramangarriak

edo mahaiko ordenagailuak erosteko Gipuzkoako

Lurralde Historikoan egindako erosketak 11.031,08 eurokoak izan dira.

 

Sektoreka, eskola-materialaren erosketen % 61 liburuak,

material suntsikorra eta ez-suntsikorra erosteko erabili da;

% 38 kirol-arropa eta -oinetakoak erosteko eta

% 1 beste produktu batzuk erosteko,

hala nola betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak.