Print this page
Legazpi KZguneko martxoko planifikazioa
17
Ots
2021

Legazpi KZguneko martxoko planifikazioa

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 663).
  • Telefonoz deitu (943 023 663). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Legazpiko KZgunea (Plaza Latxartegi, 3, 1ª planta), astelehenetik ostiralera irekia, 16:00etatik 20:00etara, otsailean eta 9:00-13:00etara martxoan.

Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak

 

Gogoan izan gainera KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.