pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Kursaal Eskura” egitasmoa jarriko da martxan
03
Ots
2015

“Kursaal Eskura” egitasmoa jarriko da martxan

Dohaneko autobus zerbitzua eskainiko da

KURSAAL ESZENA ETA EZKIO-ITSASO, LEGAZPI, URRETXU ETA ZUMARRAGAKO UDALEK “KURSAAL ESKURA” EGITASMOA JARRIKO DUTE MARTXAN UROLA GARAIAN
 
Kursaal Eszenaren kultur-programazioa interesa dutenen eskura jartzea helburu duen egitasmo berri hau, datorren otsailaren 19an abiaraziko da Txekiako Orkestra Filarmonikoak eskainiko duen kontzertuarekin. Bertan, Europa erdialdeko orkestra esanguratsuenetakoa den honek Strauss, Schumann eta García Abrilen obrak interpretatuko ditu Jiri Belohlavek maisuaren zuzendaritzapean.
 
“Kursaal Eskura” da Kursaal Eszena eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Udalen elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu berri honek, Kursaal Eszenak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, dohaneko autobus zerbitzua eskainiko diete; aipatu udalerrietatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzuliko den autobusa hain zuzen ere.
 
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzertu/ikuskizunerako sarrera: 
http:// www.sarrerak.kursaal.org
 
- Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute honako zenbakietara deituz:
Urretxu: 943 03 80 88 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Zumarraga: 943 72 35 10 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Legazpi: 943 73 72 02 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ezkio-Itsaso: 943 72 13 03 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
- Autobusa Kursaalerantz honako tokietatik abiatuko da:
Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (18:15)
Zumarraga: Correoseko autobus-geltokitik (18:30)
 
- Ordu Gaztea: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, norberaren udalerriak hartarako atondu duen telefono zenbakira deituz. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
 
 
- “Kursaal Eskura” egitasmoak Urola Garaian izango duen lehen hitzordu honetarako izen-emateko epeak (autobusa / Ordu Gaztea) otsailaren 13an amaituko dira.
Hitzordua otsailaren 19an, arratsaldeko 20:00etan izango da Kursaal Auditorioan, Txekiako Orkestra Filarmonikoarekin. Jiri Belohlavek maisuaren zuzendaritzapean, Europa Erdialdeko orkestra adierazkorrenetako bat den honek programa zabal bat eskainiko du, zeinean XX. mendeko musikako funtsezko pertsonaia izan zen Straussen bi obra nabarmentzen baitira. Hitzak orkestra-soinu bihurtzeko trebetasun erabatekoa.
 
Egitaraua
Celibidachiana, A. García Abril
Biolontxelorako kontzertua, R. Schumann
Till Eulenspiegel, R. Strauss
Larrosaren zaldunaren suitea, R. Strauss
Jiri Belohlavek, zuzendaria
 

Albiste guztiak