pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ibilgailuen gaineko 2021eko zerga
19
Ots
2021

Ibilgailuen gaineko 2021eko zerga

Aurtengo ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea 2021eko otsailaren 1etik martxoaren 31ra luzatuko da.

 

Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenak, etxean jasoko dute agiria eta honako lekuetan egin dezakete ordainketa:

  • BBVA, CAIXABANK, KUTXABANK, LABORAL KUTXA, NAFARROAKO RURAL KUTXA edo SABADELL banketxeetako edozein bulegoan.
  • Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara.
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarensarreran dagoen herritarrenterminala informatikoan, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 20:00etara, eta larunbata, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:30era.
  • Internetez, www.legazpi.eus orrian, “LEHIATILA DIGITALA” ikonoa klikatuta eta ondoren ONLINE ORDAINKETA atalean sartuta.

 

Ordainagiriak helbideratuta dituztenak: martxoaren 31n kargatuko zaie erreziboa dagokien kontu korrontean.

 

Gaur egun, Legazpin guztira 5.897 ibilgailu daude. Horietatik:

  • 4.801 turismoak dira
  • 17 autobusak
  • 229 kamioiak
  • 116 traktoreak
  • 70 atoi edo erdi atoiak
  • 137 ziklomotoreak
  • 472 motozikletak
  • 55 zerga gabekoak

 

Zerga ordaintzen ez duten 657 ibilgailu daude:

  • 55 ibilgailu, 750 kilogramotik gorako karga erabilgarria ez duten trakzio mekanikoko ibilgailuek daramaten atoi eta erdi-atoiak dira.
  • 63 ibilgailu zerga ordaintzetik salbuetsita daude eta 137 mugikortasun murriztua duten minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak dira.
  • Zergaren % 100eko hobaria dute 15 ibilgailu historikoek.

 

Zerga partzialki ordaintzen duten 114 ibilgailu daude:

  • Emisio ez-kutsakorren hobaria jasotzen dute 36 ibilgailuek: 23 ibilgailu hibridoak dira, 12 gasa erretzen dutenak eta 1 elektrikoa.
  • Familia ugariaren hobaria jasotzen dute78 ibilgailuek

 

Udalak 2021eko ibilgailuen zergatik 626.855,00 € jasoko ditu.

 

Azken bost urte hauetako ibilgailu kopuruen bilakaera honakoa izan da:

 

Urtea

2017

2018

2019

2020

2021

Ibilgailu kopurua

5.572

5.666

5.776

5.839

5.897

 

Informazio zehatzagoa hurrengo loturan:

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA (2021)

Albiste guztiak