Print this page
Pilak jasotzeko edukiontziak berritu dira
19
Ots
2021

Pilak jasotzeko edukiontziak berritu dira

Gainera, edukiontzi berriak jarriko dira Laubide 16 eta Santikutz 12an.

Sasieta Mankomunitateak berritu egin ditu ondoko guneetan pilak biltzeko zeuden edukiontziak:

 

• Plazaola 9 (Xarpot tabernaren parean)

• Aizkorri 22

• Latxartegi kalea (kultur etxea)

• San Juan auzoa 2 (Laubideko biribilgunea)

 

Lan horiek hondakinak biltzeko zerbitzua eskaintzeko kontratatutako enpresak egin ditu eta, beraz, kostu gehigarririk gabe egin dira.

 

Gainera, pilak jasotzeko bi edukiontzi berri jarriko dira:

 

• Laubide 16an (autobus markesinatik gertu)

• Santikutz 12an

 

Edukiontziak berritzeko kostua 513,04 €-koa izan da.

 

Udalak azpimarratu nahi du oso inportantea dela etxeetan hondakinak gaika bereiztea. Bestetik, ekonomia zirkularrean berebiziko garrantzia du edukiontzietan hondakinak behar bezala uzteak, hondakinen balio erantsia sortzeko.

 

Irudi honetan, pilak biltzeko edukiontzietan utz daitezkeen eta bota behar ez diren hondakinak ikus daitezke.