pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Etorri da aurreikusitako elurtea
05
Ots
2015

Etorri da aurreikusitako elurtea

Gorabeherak udal zerbitzu batzuetan

Eguraldi iragarpenek adierazi bezala, elurra iritsi zaigu. Ondorioz, gorabehera zenbait izan dira udal zerbitzu batzuetan.
 
- TIPI-TAPA: Gaur ez dute ohiko ibilbide edo ariketarik egingo.
- EGUNEKO ZENTROA: Gaurtik hasita ITXITA egongo da 3 egunean.
- JUNETORRI: Elurrak Junetorri zerbitzuaren funtzionamendua baldintzatu dezake. Informazioa behar izanez gero 900 135 135 telefonora dei dezakezue.
- AZOKA: Bihar ez da azokarik izango.
 
Eguraldiak martxa honetan jarraitu bitartean, udal brigadak protokoloarekin jarraituko du; alegia, bideak garbitu eta gatza botatzen, goizeko lehen ordutik.
 
3 dira udalerri barnean nabarmendu beharreko puntu beltzak; ondorioz, arreta handiena eskatzen dutenak: Laubideko aldapa, San Ignaziora igotzeko aldapa eta Juanastegi eta Aiztonaga ingurua.
 
Nabarmentzekoa da udalak 5 puntutan utzi duela gatza, herritarrek beharraren arabera har dezaten.Hauek dira 5 guneak: San Ignazio eskoletako plaza, Domingo Agirre eskolako sarrera eta hondakinen 3 bilketa gune; hots, Urolako Industrialdekoa, Bikuñakoa eta Brinkolakoa.

Albiste guztiak