pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bertsolari gazteen Aztiri bat Saria, aurten Legazpiko Latxartegi aretoan
11
Mar
2021

Bertsolari gazteen Aztiri bat Saria, aurten Legazpiko Latxartegi aretoan

Osinalde sariketa 1971tik Gabirian jokatzen den bertsolari gazteen sariketa da.

Azkeneko urteetan hiru kanporaketa egin izan dira Aztiriko elkartean, Ordiziako Argiberri elkartean eta Zaldibiako Osinberde elkartean.

 

Orain arte, kanporaketa horiek afari-giroan egin izan dira. Iaz bertan behera geratu zen sariketa eta aurten kanporaketak eta Gabiriako finala aretoetara pasa dituzte.

 

Hori dela medio Bertso Olariak Elkartea eta Legazpiko Udala bidelagun izango dituzte aztiriarrek eta, aurten, Aztiri bat Saria Latxartegi aretoan jokatuko da.

 

Aurtengo Aztiri bat Sarian, Osinalde Sarirako lehen kanporaketan, arituko direnak:

Danel Olano (Getaria)

Asier Alcedo (Portugalete)

Lurdes Ondaro (Munitibar)

Aroa Arrizubieta (Gasteiz)

Aissa Intxausti (Lekeitio)

Garazi Navarro (Amoroto)

 

Hitzordua: martxoaren 19an, ostirala, 17:00etan Latxartegi Aretoan.

Sarrerak doan, aretoko leihatilan eskuragarri egunean bertan 16:30etatik aurrera.

 

Beste bi kanporaketak, Zaldibiako Herri Antzokian martxoaren 20an 17:00etan, Osin berde saria, eta Ordiziako Herri Antzokian martxoaren 21ean 12:00etan, Argi berri saria, jokatuko dira.

Gabiriako saioa berriz, Osinalde Saria, martxoaren 27an izango da.

 

Albiste guztiak