Print this page
Bikuña kiroldegiko giharketa gela handitu da
12
Mar
2021

Bikuña kiroldegiko giharketa gela handitu da

Abonatuentzako gehienezko edukiera handitzea suposatzen du.

COVID-19 pandemiaren eraginez Bikuña kiroldegiko giharketa gelaren gehienezko edukiera nabarmen murriztu zen.

 

Egoerari irtenbidea eman nahian, giharketa gelaren ondoan dagoen gunea egokitu da eta bi gune sortu dira. Horrela, erabiltzaileen gehienezko edukiera handitu egin da eta aldi berean COVID-19 saihesteko bete behar diren neurriak mantenduz, abonatuentzako erreserba kopurua handitzen da.