pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko bandera Sevillan egongo da Realarekin
23
Mar
2021

Legazpiko bandera Sevillan egongo da Realarekin

Real Sociedad Fundazioak gutun bat bidali dio alkateari eta, gutun horretan, Jokin Aperribayk "Gurekin" kanpainaren berri eman dio. Kanpainaren helburua hauxe da: Sevillan taldearekin batera fisikoki egotea ezinezkoa izango den arren, Gipuzkoako udalerriak Realarekin Sevillan egongo direla adieraztea.
 
Horretarako, Realaren autobus ofiziala Gipuzkoako herrietatik igaroko da martxoaren 22, 23 eta 24an.
 
Atzo, Realaren autobus ofiziala 16:30ean iritsi zen Legazpira. Autobusean etorri ziren Joseba Ibarburu eta Aitor Alvarez de Mendivil, Realaren Kontseiluko kideak, eta Mikel Loinaz Realeko jokalari ohia. Koldobike Olabide alkateak, Iñigo Imaz Kiroletako zinegotziak eta Maite Lombide Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hartu zituzten.
 
Alkateak Joseba Ibarburu sailburuari eman zion Legazpiko bandera, eta hark, era berean, kopako finala gogoratzeko bandera eman zion, Udaleko balkoi nagusian jarri dena.
 
Joseba Ibarbururen hitzetan, Legazpiko bandera, Gipuzkoako gainerako banderekin batera, Sevillan egongo da kopako finalean, Realeko kontzentrazio-hotelaren fatxadan, eta, zailta-sunak zailtasun, Gipuzkoa Realarekin Sevillan egongo dela erakutsiko du.
 

ARGAZKI BILDUMA

Albiste guztiak