Print this page
Apirileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza
25
Mar
2021

Apirileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Apirileko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

 

KZguneari dagokionez gogoan izan derrigorrezkoa dela hitzordua hartzea.

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 663).
  • Telefonoz deitu (943 023 663). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Legazpiko KZgunea (Plaza Latxartegi, 3, 1ª planta), astelehenetik ostiralera irekia, 16:00etatik 20:00etara, apirilean.

Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak

 

Gogoan izan gainera KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.