Print this page
Udaltzaingoaren kanpaina, patineteak behar bezala erabiltzeari buruzkoa
30
Mar
2021

Udaltzaingoaren kanpaina, patineteak behar bezala erabiltzeari buruzkoa

Bidetik patinetearekin dabiltzan adingabeei patineteak kenduko dizkiete.

Eguraldi onarekin, ugaritu egiten da patinetearen erabilera. Legazpiko haur askok patinetea erabiltzen dute ikastetxera hurbiltzeko edo aisialdian ongi pasatzeko.
 
Urtero, uda gerturatu ahala, Udalak legazpiar askoren abisuak jasotzen ditu, patinetean doazen  haurren arduragabekerien berri emanez; izan ere, haurrek ez dituzte bete beharreko zirkulazio-arauak betetzen eta aintzat hartzen.
 
Bi gune ditugu identifikatuta "puntu beltz" gisa: bata, Urtatza-Zahar parketik eta Domingo Agirre eskolatik Laubide auzoko biribilgunera jeisten den bidea eta, bestea, Serenako aldapa.
 
Bi aldapa horietan, patineteek abiadura handia hartzen dute, eta arrisku larriko egoerak sortzen dituzte.
 
Hori dela eta, Udaltzaingoak informazio- eta kontrol-kanpaina bat hasiko du patineteen erabilera egokia sustatzeko. Kanpaina horren baitan, erabilera okerra egon dela uste den kasuetan, udaltzainek kendu egingo diete patinetea haurrei eta gurasoei bere haurrak patinetea oker erabili duela eta bere burua arriskuan jarri duela jakinaraziko diete.
 
Udaltzaingoak haur bati patinetea kentzen dionean, txartel bat emango die gurasoei, eta bertan jakinaraziko zaie udaltzaingoak patinetea kendu diola bere seme edo alabari, patinetea gaizki erabiltzeagatik, eta Udaltzaingoaren bulegora joan beharko dute patinetea jasotzera.