Print this page
TicketBAI, merkatari eta ostalarientzat derrigorrezkoa
08
Api
2021

TicketBAI, merkatari eta ostalarientzat derrigorrezkoa

Informazio jardunaldia Kultur Etxean, apirilaren 12an, 14: 30etan

2022ko maiatzaren 1ean, derrigorrezkoa izango da TicketBAI (TBAI) ezartzea txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan.

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak proiektu hau hobeto ezagutu nahi duten merkatari eta ostalariei bi orduko jardunaldi informatibo baterako gonbitea luzatzen die, apirilaren 12an, astelehena, 14: 30ean Legazpiko Kultur Etxean.

Jardunaldia euskaraz izango da.

IZENA EMANdezakezu esteka honetan: TicketBAI Jardunaldiak 2021 - Gipuzkoako bazkundea (camaragipuzkoa.com)

Saio honetan, bi helburu nagusi dituen hiru Foru-Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua azalduko da:

  • Iruzur fiskalari aurre egitea.
  • Zergadunaren zerga-betebeharren kudeaketa erraztea.