Print this page
Diputazioko udalekuak eta Gazte oporraldiak
12
Api
2021

Diputazioko udalekuak eta Gazte oporraldiak

Izenematea Kultur Etxeko Harreran arratsaldez, apirilaren 20ra arte.

Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) eta Gazte oporraldietan (14-17 urte)

parte hartzeko izenematea apirilaren 13tik 20ra bitartean egin daiteke,

Kultur Etxeko Harreran 14:30etik 17:30era.

 

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 

UDALEKUAK(7-13 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:

7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

 

7 eguneko jarduerak dira:

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

 

Udaleku teknologikoak ere badaude

Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean 2 txanda egingo dira.

Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.

  • 9-11 urte (uztailak 1-7): Bideo-jokoak sortu, Lego robotika eta aisialdiko ekintzak.
  • 12-13 urte (uztailak 1-7): Bideo-jokoak sortu, Arduino robotika eta aisialdiko ekintzak.

 

►Foiletoa PDF: HEMEN ikusgai

►Foiletoa mugikorrean: HEMEN ikusgai

 

Kuotak: Kuotak progresiboak izango dira, 2019.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

 

 

Kuota orokorra

Familia ugaria edo gurasobakarra

Familia ugaria berezia

Bekadunak

DBE edo GLL onuradunak edo kide guztiak langabezian

7 egun

130 €

91€

65€

20€

 

GAZTE OPORRALDIAK(14-17 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:

14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

 

7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan:

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa,

Extremadura, Huesca, Menorca, Guadalajara eta Gaztela-Leon.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

►Foiletoa PDF: HEMEN ikusgai

►Foiletoa mugikorrean: HEMEN ikusgai

 

Kuotak: 2 kuota mota daude: 7 egunekoak ala 10-12 egunekoak.

Kuotak progresiboak izango dira, 2019.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

 

 

Kuota orokorra

Familia ugaria edo gurasobakarra

Familia ugaria kategoria berezia

Bekadunak

DBE edo GLL onuradunak edo kide guztiak langabezian

7 egun

176 €

123€

88€

44€

10 egun

242 €

170€

121€

60€

 

 

IZEN-EMATEA

 

Legazpiko Kultur Etxeko Harrera zerbitzuan, arratsaldez, 14:30etik 17:30era

edo INTERNETen: www.gipuzkoa.eus/udalekuak; www.gipuzkoa.eus/go

Aurre izena emateko ez da B@kQrik behar.

 

Zozketan parte hartzeko izen-ematea: apirilaren 13tik 20ra.

Zozketa: apirilak 27

Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 28tik maiatzaren 6ra bitarte.