pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskadi Turismo Bonua: turismoaz, gastronomiaz, txangoez... gozatzeko
13
Api
2021

Euskadi Turismo Bonua: turismoaz, gastronomiaz, txangoez... gozatzeko

Euskadiko turismo-bonuarekin, gastronomiaz, ostalaritzaz, hotel-gauez, txangoez, eta askoz gauza gehiagoz gozatu ahal izango duzu. Erosketak egiteko 20, 40 eta 60 euroko deskontuak, Euskadin zehar galtzeko.

 

Nola aprobetxa dezakezu?

  • 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetarako erabiliko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
  • 20 euroko deskontu-bonoa berriz 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ko da, ostatu-establezimenduetan.
  • Gehienez ere, 40 euroko deskontu-bonuak erabil ditzake pertsona bakoitzak. Eta faktura eta establezimendu bakoitzeko, bi deskontu-bonu baino ezin dira aplikatu.
  • Eskatu establezimenduan bertan.
  • Epea: 2021eko abenduaren 31 arte.
  •  https://www.euskaditurismobono.eus/eu/ webgunean, programari atxikita dauden Euskadiko ostalaritzako, jatetxeetako, turismo-intereseko jardueretako eta ostatuko establezimendu guztiak kontsulta ditzakezu:
  • Legazpiko establezimendu hauek atxiki dira:
  • Bai Bidea (Batzoki)
  • B The Travel Brand
  • Apartamentos Bergaretxe
  • Kukue
  • Katilu
  • Agroturismo Pastain
  • Elizondo Taberna
  • Bar Gurrutxaga
  • Xarpot Cafe
  • Bar Insausti taberna
  • Azpikoetxe Jatetxea
  • Ormazarreta Zalditegia
  • Mendi Taberna

Euskadi Turismo Bono Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatuta garatutako programa da, hiru lurralde historikoetako Merkataritza-Ganberen laguntzarekin.

 

Legazpiko Udalak kanpaina horren alde egin du, eta 15.000 euro gehiago jarri ditu, Legazpin atxikitako saltokiek deskontu-bonu gehiago izan ditzaten.

 

Albiste guztiak